XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKERA ETA ANTXINAKO EUROPA

EUSKALERRIA EUROPAKO ERRIRIK ZAARRENA.

Gure artean egi ori ez da berria, baña kanpotik ori berori entzuteak badu bere grazia.

Ona DEIA aldizkarian, Urriaren amarrean (1992), irakurri nuena: El pueblo vasco es el más antiguo de Europa... afirmó ayer el destacado experto en genética Luca Cavalli Sforza.

Italianoa da eta Genova'ko Bioteknologia Egoitzan esandako itzak dira.

Orren antzeko bat esanik dute Ana Maria Cobos eta Adolfo López de Muniain (DEIA-Iraillak 3-1992) genetika arloan irakasle diranek.

Ara emen euren itzak: La evolución genética que hemos estudiado en los vascos no tiene nada que ver con las que hay en la Peninsula (Ibérica).

Guk oiek bagendekigun genetika gabe ere; baña, pozgarria da orrelakoak entzutea gaurkotasun aundienez.

Gizakiaren asiera Afrika'n dagoela diote; Gizon Benetako Jakintsua, ordea, Cro-Magnon'eko leizean topa zuten orain 30.000 milla urtekoa.

Uraxe da, izan ere, benetako Homo Sapiens-Sapiens, Prehistoriaren gau luzean, izugarrizko argi miresgarria zeru-sapaiean piztu zuena, margo eta marrazkiak leizeetako ormetan egin zituenean.

Eun baño koba-zulo geiago daude Europa'ko mendabal-ertzean edertasunez beteak.

Oien artean Deba'ko Ekain, Aia'ko Altxerri, Kortezubi'ko Santimamiñe, Kantabria'ko Altamira eta Asturias'eko zenbait leze.

Eki-aldera jotzen ba'degu, or arkituko degu Isturitz Benaparroa'n eta Pireneetako gallurretan beste zulo asko eta geiago oraindik andik gora, iparraldean, Garona eta Dordoña ibai inguruan: Cro-Magnon, Madalein, Lascaux, Ruffignac eta beste orrelako leize famatuak.

Eta, auxe da azpimarratzekoa: Kultura orren ardatzean dagoela Euskalerria, erdi-erdian.

Or dago, or zegoelako iñora aldendu gabe, Kultura ori sortu zanetik: Cro Magnon leize-zulotik gatoz zuzen-zuzenean.